WELCOME TO OUR ENGLISH BLOG. I HOPE YOU ENJOY WITH US.
RSS

26 nov 2015

AZAROAK 25: Genero Indarkeriaren Aurkako Eguna EZ IKUSIARENA EZ EGIN Atzo, azaroak 25, Lekeitioko eskolako eta institutoko ikasle, irakasle eta komunitateko partaideek bat egin zuten emakumeen aurkako indarkeriaren kontra EZ IKUSIARENA EZ EGIN lemapean. 2 urteko neska-mutilengandik hasita Batxilergoko ikasleenganaino 1000 pertsona inguru ziren eskolako frontoian, edozein indarkeriaren aurka daudela adierazteko. Batxilergoko ikasleek prestatutako ekitaldia amaitu ondoren geletara itzuli ziren. Ikastetxe bietan lanean aritu izan dira azken asteetan, kartelak, hormairudiak eta eskulan desberdinak eginez. Bide batez emakume desberdinen inguruko gaien irakurketak, bideo-azterketak eta lanak burutu dituzte geletan.

0 comentarios:

Publicar un comentario